Bilbon, Nazioarteko X. Protokolo Biltzarra egingo dugu, atsegin handiz, azaroaren 19an, 20an eta 21ean. Erakunde publiko eta pribatuetako profesional asko etorriko zarete, eta, protokoloa hainbat esparrutan (alor ofizialean, nazioartean, enpresa-eremuan, kiroletan...) gauzatzeko modu berriak hausnartu, eztabaidatu, aztertu eta proposatuko dituzue, zenbait egunetan zehar.
Ildo horretan, aurtengoan Nazioarteko Biltzarraren X. urteurrena beteko dela azpimarratu behar dut. Horregatik, oso pozik hartuko zaituztet hiri honetan; ziur nago Bilbok ez dizuela huts egingo.
Hiri irekia da Bilbo, atsegina eta solidarioa, eta ezin hobeto hartzen ditugu bisitari guztiak. Gure bizi-kalitatea oso ondasun garrantzitsua iruditzen zaigunez, bisitariei ere eskaini nahi izaten diegu. Baina, oraingo honetan, are ahalegin handiagoa egin beharko dugu zuek guztiok hartzeko, protokoloaren, komunikazioaren eta ekitaldi handien antolakuntzaren alorreko profesionalak baitzarete. Izan ere, zuei esker, Bilbo bezalako hirietan oihartzun handiko makina bat ekimen egiten dira, besteak beste.
Bilbon, zuen zain gaude!
Iñaki Azkuna Urreta
Bilboko Alkatea